XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori gogoan hartu behar da. Eta antimitoaren hots, Erdi Aroaren deskribizioan gehiago luzatu beharrik ez dago.

2.4.4. Aro Modernua
Aro Modernua Erdi Aroaren aurkako erreazioz jaio da: baina Aro Modernua polliki polliki bakarrik ari da Erdi Aroari gain hartzen.

XVII. mendetik XX. mendera aldakuntza handi eta asko sortu da, noski.

Hemen arrunki bakarrik mintza gintezke.

Aro Modernua optimista da. Erdi Aro ilunaren kontrast, Aro Modernua argien aroa da: arrazoimenean eta progresoan sinesten da, zientzian sinesten da, gizonagan sinesten da.

Rousseau-k egin zuena (baina ez harek bakarrik!), gorago adierazi den bezala, zera izan da: gizonaren berezko ontasunaren mitoa bere garaiko gizartearen azterketarako eta kritikarako printzipio bihurtu, eta printzipio hau Aro Modernuaren begira desarroilatuz, pentsaera modernuaren ardatz ezkutu bihurtu.

Aro Modernuaren ezagugarri nabarienak J. M. Torrealdayk primeran azaldu dizkigu Iraultzaz, Jakin 1973, liburuan.

Liburu honetako 4, 5 eta 6. kapituluak oso-osorik irakurtzea komeniko litzateke.

Hemen, nolanahi ere, kapitulu horien ezagupena suposatzen da.

Gure garaiarekin zuzen-zuzen loturik dagoen puntu pare bat destakatuko dut:
Progresoaren sinesmenak eskuarki gizonaren ontasun eta ontasunerako gaitasun naturalaren sinesmenarekin bategiten du.